jueves, 7 de junio de 2012

DROGEN KONTZUMOA

Askotan gurasoen beraien semeei drogak ez kontsumitzea esaten diete, eta segituan
beraiek alkohola edatera eta zigarroak erretzera joaten dira.

Gure inguruan dauden guraso gehienak askotan beraien lagunekin drogak kontsumitzera
joaten dira beraien semeei drogak ez kontsumitzeko esan aurretik, eta hori gertatzen
denean umeak drogaren kontsumoa gauza normala izango balitz hartzen dute.
Hori ez gertatzeko, gurasoek ez zuten umeekin tabernetara edo drogak kontsumitzera
joan behar, umeak drogak kontsumitzea gauza normal bat bezala ez ikusteko.

Gehienetan inguruko festak direnean nagusiak mozkortu eta hainbat gauza erretzen
dituzte umeen aurrean, eta honek eredu tzarra artzen dute hori ikusterakoan, eta
nagusiagoak direnean hori egiten dute gauza normala balitz. Eta hori ez gertatzeko
umeek ez lukete festetan nagusien giroan egon beharrik, eredu tzarrak hartu ez dezaten.

Adinez helduak direnetatik, % 82a baino gehiago egunero drogaren bat kontsumitu
egiten dute, batez ere tabakoa eta alkohola. Eta umeak hori ikusten dute, eta drogekin
bizitzera ohitu egiten dira. Hori gertatu ez dezan, gurasoek drogaren kontsumoa pixka
bat baxatu beharko lukete, umeekiko errespetu apur bat behintzat izateko, eta drogarik
ez hartzeko esaten dutenean behintzat kasu pitin bat egiteko.

Askok dioten modura, umeak ez dute zertan gurasoak egiten dutena egin behar, eta
horretan arrazoi oso handia dute, ume bakoitza bere kabuz erabakiak hartzeko gai da,
baina beraien gurasoak zenbat eta txikia zenean droga gehiago kontsumitu nagusia
denean droga gehiago kontsumituko ditu bereziki.

Askotan hori gertatzeko arriskua dago, eta etengabe gurasoek behin eta berriro drogak
ez kontsumitzeko esaten digute, eta droga gehien kontsumitzen dituztenak beraiek
dira.Eta egia da nagusiei drogek umeei baino kalte gutxiago egiten dietela, baina drogak
drogak dira eta guztioi kalte egiten diete modu batera edo bestera, gorputza era burua
kaltetuz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario