martes, 22 de noviembre de 2011

UMEEN DROGEN KONTSUMOA GURASOEKIKO



Nabari den arazoa gurasoen erruarengatik ume askok drogak kontsumitzen hasten dira, eta hori gelditu egin behar da.


Askotan gurasoek beraien semeei drogak ez kontsumitzea esaten diete, eta segituan beraiek alkohola edatera eta zigarroak erretzera joaten dira.


Gure inguruan dauden guraso gehienak askotan beraien lagunekin drogak kontsumitzera joaten dira beraien semeei drogak ez kontsumitzeko esan aurretik, eta hori gertatzen denean umeek drogaren kontsumoa gauza normala izango balitz hartzen dute.

Hori ez gertatzeko, gurasoek ez zuten umeekin tabernetara edo drogak kontsumitzera joan behar, umeak drogak kontsumitzea gauza normal bat bezala ez ikusteko

Gehienetan inguruko festak direnean nagusiak mozkortu eta hainbat gauza erretzen dituzte umeen aurrean, eta honek eredu txarra hartzen dute hori ikusterakoan, eta nagusiagoak direnean hori egiten dute gauza normala balitz. Eta hori ez gertatzeko umeek ez lukete festetan nagusien giroan egon beharrik, eredu txarrak ez hartzeko.


Adinez helduak diren gurasoetatik, % 82a baino gehiago egunero drogaren bat kontsumitzen dute, batez ere tabakoa eta alkohola. Eta umeek hori ikusten

dute, eta drogekin bizitzera ohitu egiten dira. Hori ez gertatzeko, gurasoek drogaren kontsumoa pixka bat baxatu beharko lukete, umeekiko errespetu apur bat behintzat izateko, eta drogarik ez hartzeko esaten dutenean behintzat kasu pitin bat egiteko.


Askok dioten modura, umeek ez dute zertan gurasoak egiten dutena egin behar, eta horretan arrazoi oso handia dute, ume bakoitza bere kabuz erabakiak hartzeko gai da, baina beraien gurasoak txikia zenean zenbat eta droga gehiago kontsumitu ume hori nagusia egiten denean droga gehiago kontsumituko ditu.


Askotan hori gertatzeko arriskua dago, eta etengabe gurasoek behin eta berriro drogak ez kontsumitzeko esaten digute, eta droga gehien kontsumitzen dituztenak beraiek dira. Eta egia da nagusiei drogek umeei baino kalte gutxiago egiten dietela, baina drogak drogak dira eta guztioi kalte egiten diete modu batera edo bestera, gorputza eta burua kaltetuz.


Frogatuta dago, ume baten gurasoek drogazaleak izan badira, beraien umeak drogaren atzaparretan erortzeko arrisku gehiago dutela, bizitza osoan zehar beraien gurasoek drogak kontsumitzen ikusi dituztelako, nahiz eta beraien gurasoek behin eta berriro drogak txarrak direla eta ez kontsumitzeko esanez gero, umeek ez dute kasu egingo. Zerbait ez egiteko esaten dizutenean, eta beraiek behin eta berriro gauza hori etengabe egiten dutenean, umeek ez dute kasu askorik egiten eta drogaren kontsumoan kasu batzuetan hori gertatzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario